XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TELEBISIOA TA ELIZA

New York'o elizak, alegia, ba omen-du bere Urrutikus-Etxea.

Ta Miami, Brooklyn, Detroit ta Los Angeles'koak ere ba dute berea, diotenez.

Edatzaille edo Emisora oiek, Elizak alde aietan dituan ikastetxeetara zabaltzen dute beren lana.

New York'en Munduko Azoka ospatu zanean, ba-zan an Teleikuskin berri-berria.

Au bereganatu egin du New York'o elizak, eta arekin lanean ari da aurtengo Agorra ezkero.

Aren egitekoa, 334 ikastoletara iristen da, ta beste 99 Ikastetxe Erdi-Irakaskintzako ta Goi-Irakaskintzakoak ere jasotzen dute beraren erakutsia.

Ikasle sail aundia du entzule egunero: 250.000 inguru.

Bada zerbait Elizak bere eskuan onelako irakas-gaillua eukitzea.

Egunero aietatik dijoan jardunak ainbeste buru zuzentzen ditu.

Zer ederragorik? Begi ta belarrietatik sartzen zaiguna, bi aldiz itsatsia gelditzen da gure gogoan; eta txikitan entzun ditugunak, betiko sustraia uzten digute gure animan.

Eskola oberik ezin asma diteke, beraz.

Ori Ameriketan gertatzen da, baiña,... ta guretzat urrutitxo, zoritxarrez.

Baiña ikasi dezagun kanpoan gertatzen danetik.

Aiek orrela jokatzen ba-dute, guk zergatik ez? An, protestanteak geiago diran lurraldetan Elizak alako eskubidea ta Erakusbidea ba-du; emen, onen katoliko, geron burua egiten degunok, ezin al-degu bideren bat arkitu gure arteko elizak beste onenbeste egin dezan?

Egunero or ari gera Libertad de Prensa oiukatzen.

Itz-Askatsuna esango al-degu euskeraz? Erderazko prensar, euskeraz zanpatu, naiz sakatu esan oi degu, baño...

Eta demokraten aotan eta erakutsietan Prensa ori aitatzerakoan, periodiku ta aldizkari papelak izaten dira gogoan.

Baiña Irratia (Radioa), ta Urrutikuskiña oro nolabait Prensa dira.

Obeto esateko: papelak baiño indar geiago dute askotan Irratiak eta Urrutikuskiñak.

Papelak irakurtzeko paper asko bai-ta baztarretan; baiña Irratiak eta Urrutikuskiñak eztu nekerik irakurtzeak bezela.

Jarri patxaren eta esaten eta erakusten dutena belarriz eta begiz jotzeko, ezta nekerik bear.

Beraz, papeletan askatasuna eskatzen ba-degu, askoz geiago eskatu bear genduke Irrati ta Urrutikuskiñetan.

Espaiñia barruan ba-du Elizak bere eskubidea, bere Irratetxeak antolatzeko ta aietatik bere saioak zabaltzeko.

Gipuzkoa onetan Erri Irratia Donostia'n eta Loiola'ko Santutegian beste Irratetxe bat dauzkagu.

Euskalerriko beste probintzietan ere badute beren Irratetxea.

Ederki dago ori, baiña oraindik ezta guzia.

Irratetxeak bezela, Urrutikus-Etxeak ere ezin antolatu al genltzake? Bai orixe! Euskalerrian eta inguruan ba-da naikoa gizon ortarako ikasiak eta gaituak.

Diruz ere ez gaude gaizki orrelako Eda Etseak sortzeko.

Emisora oietan, Elizak bere lekua emango lioke lurralde bakoitzeko izkuntzari.

Guzion sakeletik ateratzen bai-ta ortarako dirua, guzion izkuntzak leku izan bear dute Radio ta Teleikuskiñean.

Ez luke mesede txikia izango ortik gure euskerak.

Ori bai, Urrutikus-Etxea, Irrati-Etxea baiño garestiago da ta orregntik kontuz sortu bear dira onelako tresnategiak.

Baiña Euskalerri guziak bat eginda, gere Telebisioa zergatik ezingo degu antolatu ta zabaldu?

Gure Industri aurreratu ta aberats onek, makiña bat gasturi erantzuten dio.

Gure eguneroko ta aldizkarietan Iragarkiak (anuntzioak), zenbat diru ez dute eramaten? Egin dezagun beste ainbeste.

Beste gabe, gure elizak eta euskerak, egundoko eskua luteke kristau euskaldunon etxetan bere erakutsi ta aurrerapenak zabaltzeko.

Eskabide aundiegia, al-da gure artean egiteko.

Ez degu uste.

Beraz, or gelditzen da gure iritzia aidean.

Norbaitek jaso ta agintarietara eramango ba-lu, lan ederra egingo luke, noski.

Beti kanpora begira bizi gera.

Andik datoz gauza onak; andik aurrerapen guziak.

Etxean ez degu, zenbaiten iritzitan, ezer itxurazkorik.

Ba, erri aurreratu oietan, eguneroko gauza da onelako Irrati ta Urrutikus-Etxeak nornaik antolatzea ta erabiltzea.

Joka dezagun, ba ontan ere kanpokoei begira; ta onartu ditzagun erbestetako askatasun aide oiek.

Aietan dituzten eskubideak gureganatu ditzagun zentzuz jokatuaz.

Aurrerapen zale izan bear degu gauza guzietan; baiña ezertan baiño geiago espiritu ta jakintza saillean.